lunes, 16 de diciembre de 2013

viernes, 29 de noviembre de 2013

Hernán umea eta Himalaya txakurra.



Istoria honetako protagonistak Hernán izeneko ume bat eta Himalaya izeneko txakur bat dira. Ume honen amak esaten duenez, down sindromea daukan ume honek pertsonekiko harreman fisikoa errefusatzen du. Ez zaio gustatzen inork bera ukitzea eta hori gertatzen denean haserretu edo negarrez hasten da. Hala ere, Himalayarekin daukan erlazioan eragozpen guztiak gainditu dira.

Bideoan oso ondo ikusten da txakurrak eta Hernanek daukaten harremana. Hernanek ez dio txakurrari hitz egiten baina, keinuen bidez oso ondo ulertzen dira bi lagunak. Batzuetan hurbildu egiten dira eta kontaktu fisikoa ikusten da. Beste batzuetan, urrundu egiten dira baina, uneoro mantentzen dute begirada. Argi dago bien artean harreman berezia dagoela.

Bideoa oso interesgarria da eta hausnarketa sakona egiteko paregabea! Lau minutuko bideoa. Ikusteak merezi du. IKUSI!

martes, 26 de noviembre de 2013

ENTZUMEN DEFIZITA duten umeentzako IPUINA.



Entzumen defizita daukaten haurrentzako ipuin interesgarri eta polit bat.

Ondoren entzumen defizita pairatzen duten umeekin eduki behar den esku-hartzeari buruz hitz egingo dut.

Esku-hartzea

Egin behar dutenari buruzko azalpenik eman gabe, zer egin behar duten edo zer ulertu behar duten erakutsi egin behar diegu.

Hitzegiten dugunean zuzenean begiratzeko modua eman behar diegu, horrenbestez, argiak ematen digula hitzegin behar diegu eta aurpegia nahiz keinuak ongi ikusten dituzten lekuren batean kokatu.

Fonema eta hitz ugariren ahoskera ez da antzematen ezpainei begiratuta, hortaz, mintzamenaz gain, keinu esanguratsuak eta gorputz-adierazpena ere erabili behar ditugu.

Kontuan izan behar da arreta eta ekintza ez direla aldi berean gertatzen, entzuten duten haurren kasuan bezalatsu. Hori horrela, denbora luzeagoa eman behar zaie ekintza batzuk burutzeko eta zenbait gauza adierazteko.

Besteek inolako arazorik gabe ulertzen dituzten inguruneko gertakariak azaltzeko informazio osagarria eman beharko diegu, ondorioak aurrikusten eta
beldurrak nahiz mesfidantzak albora uzten lagunduko baitiegu horrela. Adibidez: irtetzeko ordua dela adierazten duen txirrina nahiz musika entzun eta taldeko gainerako kideak aterantz doazenean, zer gertatzen den azaldu behar diogu haur gorrari eta hobe ulertuko duen gakoren bat eman.