Haur-eskolan haur guztiek dute lekua, gauzak
horrela, gizarte-ingurunearen urritasunen eraginez nahiz arrazoi genetikoak edo
bilakaera-alorrekoak direla bide sortutako hezkuntza-premia desberdinak
dituzten neska-mutilak aurkitu ohi ditugu bertan. Garapen erritmoen aniztasuna,
interes, gaitasun, motibazio, jatorri, hizkuntza eta abarren aniztasuna dira
Haur-Hezkuntzaren mamia. Etapa honetan, berez izaera aurre-hartzailea eta
berdintzailea duenez, arestian aipatutako berezitasun horiek guztiak bateratzen
saiatu beharra dago; hori dela eta, arretak berebiziko garrantzia du haurren
eragozpenak edo eta garapenarazoak areagotu daitezen saihesteko.
Esan gabe doa, aipatu berri diren metodologi
printzipioei jarraitzen dien eskolak edo eta hezkuntzak hezkuntza-premia
desberdinei eta bilakaeraren une desberdinei erantzuteko gai izan behar dutela.
Printzipio orokor horiek, bestalde, egokienak dira Haur- Hezkuntzan aurki
daitezkeen berezitasunei erantzuteko eta horiek konpentsatzen saiatzeko.
Ikastetxearen Curriculum-Proiektuak, Ikasgelaren
Programazioak, edo, hala badagokio, Curriculum-Egokitzapen Indibidualak
irakasle-taldeek ikasle guztien gaitasunak bultzatzeko erabiltzen diren tresnak
eta estrategiak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario