lunes, 11 de noviembre de 2013

DOWN SINDROMEA.






Down sindromea duen hiru urteko neska batekin egindako ikerketa batean (Buckley,1985) idatzita ikusitako hitzak, ahoz ikasitakoak baino azkarrago erabiltzen hasten zela egiaztatu ahal izan zen. Horrek egileari iradoki zion, irakurketa, lengoaia barneratzeko bide bat zela eta hortik abiatuta ikerketa bati ekin zion.

Bideoa harrigarria da. Neska txikiak hitz egiten ez duen arren, kartulina batzuetan era desberdinetako hitzak ikusten dituenean, hitz horien esanahia badakiela ikusi daiteke. Hitzak zer esan nahi duen adierazteko, keinu eta emozio bizia daukaten soinak erabiltzen ditu. 

Harrigarria benetan ikerketa honetan ikus daitekeena. Izan ere, idatzitako hitzak ahoz ikasitakoak baino azkarrago erabiltzen dituzten umeak ez dira egunero topatzen. 

Beharrezkoa da haurra ahalik eta ondoen garatzeko, neuronen plastizitateari ahalik eta etekinik handiena ateratzea. Izan ere, ikusmena estimulatzea bideoan ikusten den bezala aukera interesgarria izan daiteke down sindromea pairatzen duten umeentzako, entzumen estimuluak okerrago atzematen baititu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario