Heziketa bereziari buruzko bideo interesgarri bat.
Hezkuntza premia berezia, eskolatze aldi batean edo eskolatze osoan zehar laguntza eta hezkuntza-arreta berezia eskaintzeari deitzen zaio. Hezkuntza Premia Bereziak definitzerakoan irakasleak, irakasteko gaiak, inguruneak, metodologia HPBk... eragina duten aldagaiak dira.
Umeen sailkapenari dagokionez, hiru talde bereiz ditzazkegu:
-Psikologikoak: Autistak, down sindromea eta atzerapenak dituzten haurrak ...
- Fisiko-motriza: Hiperaktiboak, ikusmen, entzumen eta mugimen ezintasuna dutenak...
-Afektibo-soziala: Tratu txarrak pairatzen dituztenak, adimen handikoak...
Aipatzekoa da, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak gela arruntetan egotea ezinbestekoa iruditzen zaidala normalizazio eta integrazio printzipioak bete ahal izateko. Nahiz eta arazoa puntuala edo betirako arazoa izan daitekeen, onuragarria da haur hauek gela arruntetan egon ahal izatea. Horrek ez du esan nahi ez dutela jasoko behar duten arreta. Ikasle guztiek ikasteko aukera berdina izan beharko lukete, horretarako gure eskuetan dagoen guztia egitea ezinbestekotzat jotzen dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario