martes, 5 de noviembre de 2013

AUTISMOA.

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman- eskasia nabarmenak dituena.


Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira. Mintzaira-problemak,edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera eta ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen eta hizkera monotonoa izan ohi da.Ume autisten beste ezaugarri bat, euren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaiela da. Edozein aldaketak larritasun eta estutasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituztelako.Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla.Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei.





Autismoa pairatzen duten umeen ezaugarriak:

  • Gizarte- harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. 
  • Mintzaira -garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. 
  • Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. 
  • Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute. 
  • Euren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. 

Zer egin daiteke ume autistekin?

Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-aldizka berrikusiko dena.

Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotura daukatenak: (janztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea, sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.



http://www.prismasa.org/wp-content/uploads/2012/09/autismo.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario